McOnak Taldea
Jakina da itsasoak berak nahi duena eraman eta ekarri egiten duela; eta ezagun da baita ere itsasora begira bizi direnek kanpotik asko jasotzen dutela: ona eta txarra. Era berean, azala eta batez ere izaera gogortzen zaie. McOnak 2011n Lekeition (Euskal Herria) sortutako rebel folk taldea da. Itsasoa zainetan daramate arbasoen arbasoetatik, eta hark eman die olatuek kostaldeko harrien kontra borrokatzeko pareko griña. Whistle, soinu, banjo eta ohikoagoak diren rock instrumentuez lagunduta, folkean oinarritu eta beste hainbat estilo lantzen dituzte. Folka malenkonia eta adorea da, herriaren kanta delako, hitzetan ere malenkoniaz gain, (auto) kritika zorrotza egiten diete beraien buruei eta herri honetakooi lasai bizitzen uzten ez dizkiguten hainbati eta hainbati, metafora eta esaldi irudimentsuak erabiliz. 2012ko udaberrian lehen lana grabatu zuten, McEta izena jarri ziotena. Lehen lana kaleratu ostean hogeita hamar kontzertutik gora eskaini zuten Euskal Herri osoan zehar. 2013ko udazkenean estudioko lehen lan luzea grabatu zuten, Piraten Matxinada. 2013- 2014 urteen artean, berroigeita hamar kontzertutik gora eskaini zituzten Euskal Herriaren luze zabalean. 2015ko udazkenean “Galarrena” izeneko estudioko bigarren lana grabatu zuten eta 2015-2016 urteetan “Galarrena tour” izeneko biran 40 kontzertutik gora eman zituzten Estatuan zehar. 2018an taldea eraberritu eta “Gure Naufragioak” diska kaleratu zuten beraien doinuak berroigeita hamar portutara eramanez 2019ko biran. 2020. urtean taldeak itsaso berriak nabigatu eta 2021ean ospatzen ari den X. Urteurreneko diska plazaratu du, BITAKORA.